POSTRE LEHIAKETA

Familia batzuen eskariaren aurrean, gure ikastetxeko Mendiko taldeak postre lehiaketa bat antolatu du. Parte hartu ahal izateko, argazki edo bideo bat bidali beharko diguzue, zure semeak edo alabak postrea egiten parte hartzen duela erakusteko. Parte hartzeko epea ekainaren 3tik 14ra izango da. Parte hartzaileak adinaren arabera sailkatuko dira eta zozketa egingo da sariak banatzeko. Animatu…