Tutoreekin eta irakasleekin egindako eskolez gain, beti geratzen da tarte bat eskulana, erronka edo beste jarduera bat egiteko.
Osteguna da liburuaren eguna, eta, horregatik, aste honetan jarduera batzuk egun horretara bideratuko dira:
– Marrazki librea ipuin baten gainean.
– Balioen zuhaitza edo lorea.
– Antzerki-maskara eta kareten tailerra.
Animatu zaitezte eta bidali zuen argazkiak edo bideoak jarduera horiekin edo egiten duzuen beste edozein jarduerarekin.
#YOMEQUEDOENCASA