HIRIGINTZA ETA INGURUMEN TAILERRA

Otsailean zehar, Hirigintza eta Ingurumen tailerra egingo dute Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek. Otsailaren 11n eta 13an, bi saio teoriko egingo dituzte ikasgelan, eta hirugarren saio bat hilaren amaieran, non Ermuko kaleetan barrena gidatuko dituzten, inguratzen gaituen ingurumen-errealitatea eta hiribilduko hirigintza azaltzeko. What do you want to do ? New mailCopy What do you want…

MENDI TALDEA

Igandean 64 lagunek gozatu genuen taldean egun eder batez, Arrikrutz kobazuloak, Aitzuloko Begia eta San Elias baseliza bisitatuz. Hurrengo irteeran parte hartzera animatzen zaituztegu, eta irteerak egiterakoan ideiak eman.