II AZOKA SOLIDARIOA

  Arrakasta handia izan zuen atzo Merkatu Plazan antolatutako Azoka solidarioak. 1.200 € bildu ziren esklerosi anizkoitza ikertzeko. Eskerrak eman nahi dizkiegu jostailuak saltzen eta tailerrak egiten lagundu zuten gurasoei, familiei eta haurrei. Azokan Solidarioan parte hartu zuten familia guztiei baita ere. Eskerrik asko guztioi.

GABONETAKO JAIALDIA

– Abenduaren 19an, arratsaldeko 15.15ean, Gabonetako Jaialdia ospatuko dugu. – Erregeek gimnasioan hartuko dituzte ikasleak, 16:15ean gutxi gorabehera. Sarrera kanpoko patioko atetik izango da, 15: 00etan handia. – Maiestateek 2 urteko ikasleei harrera egingo diete 16: 45etik aurrera. 16: 30ak aldera, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleek txokolatada bat izango dute, guraso-elkarteak jangelan…