Ostiral honetan, Gernikako Juntetxean, haurtzaroari buruzko osoko bilkura monografikoa egingo da, Bizkaiko Batzar Nagusiek antolatuta, Unicefekin lankidetzan. Bertan, DBHko 2. mailako gure ikasleek parte hartuko dute.
12 eta 14 urte bitarteko ehundik gora gaztek, Bizkaiko haur guztien ordezkari gisa, haurren eta nerabeen eskubideak oinarri hartuta, herrietan gazteen parte-hartzea lantzearen garrantzia azpimarratuko dute.