ELIKAGAIEN BANKUA

Beste urte batzuetan bezala, Ikastetxeko 4. mailako ikasle boluntarioak eta Eskolako familiak elkarlanean arituko dira Elikagaien Bankuarekin azaroaren 22an eta 23an Eroski eta B.M. supermerkatuetan egingo den elikagaiak biltzeko ezohiko kanpainan.  

“PLENO TXIKI” UNICEF

Ostiral honetan, Gernikako Juntetxean, haurtzaroari buruzko osoko bilkura monografikoa egingo da, Bizkaiko Batzar Nagusiek antolatuta, Unicefekin lankidetzan. Bertan, DBHko 2. mailako gure ikasleek parte hartuko dute. 12 eta 14 urte bitarteko ehundik gora gaztek, Bizkaiko haur guztien ordezkari gisa, haurren eta nerabeen eskubideak oinarri hartuta, herrietan gazteen parte-hartzea lantzearen garrantzia azpimarratuko dute.

SAN MARTIN

SAN MARTIN

Astelehenean, azaroaren 11n, gure ikasle guztiek San Martin ospatuko dute. Horretarako, baserritar jantzita etorri beharko dute, edo alkandora zuri eta zapiarekin. Goizean, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek taloak egiteko tailer batean parte hartuko dute, eta “Herri kirolak”  egingo dituzte. Arratsaldean, 14:45ean gimnasioan Haur Hezkuntzatik hasi, Lehen Hezkuntzatik jarraituz eta Bigarren Hezkuntzatik amaitu,…